XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oinezko guztiei ez diezkie luzatzen eskuegitaraua eta larrosa gorria.

Guri eskuegitaraua luzatu digute, baina larrosa gorririk ez.

Eskatu ere ez diegu egin.

Orain ohartzen naiz, gainera, Txiki Benegasen argazki bat, ia tarjeta tamaninukua, ematen dutela eskuegitarauarekin batera.

Autobusa ondoraino hurbiltzen naiz, eta bertan zutik, kalean, dauden emakumezko eta gizonezko heldu heldu biei galdetzen diet ea egitarau osoa emango didaten.

Gizonezkoak erantzun dit aurreraxeago propaganda banatzen ari direnetariko gizonezko batengana joan eta hari eskatzeko.

Horrelaxe, bada, honengana hurbildu, zeina heldua, baju xamarra eta trajez eta gorbataz jantzia dago, eta nire asmoa agertzen diot.

Segitxuan erantzuna ematen dit, enerjikoki, tente tente eta aurrez aurre begiratzen nauela (gutxi gorabehera hitz hauekin, eta nik bezala gazteleraz eginaz) (bigarrengo batek, gizonezkoa berau ere). - .

Eduardok esaten dit berak badakiela egoitza non dagoen.

Haruntz goaz, gure arteko elkarrizketari jarraipena ematen diogun bitartean.

Nik uste dut oraindik ere musikarik eta hitzik bozgorailuetatik ez dela entzuten.

UGTren siglak ikusi ditudanean, Sanjose elizatik gertu, ohartu naiz toki hau eta etxe hau bera ere, ezagunak zaizkidala.

Gobernu zibilaren atzekaldean daude biak. 13:45 inguru da.